Cookien inguruko informazio gehiago
Zer da cookie bat?
Cookie bat, ia edozein webgune bisitatzen duzunean zure nabigatzailean biltegiratzen den testu-fitxategi kaltegabe bat da. Cookieak webgunean berriro nabigatzen duzunean, webgune hori zure bisita gogoratzeko gai izatea du helburu. Jende askok ez dakien arren, cookieak duela 20 urtez geroztik erabili ohi dira, World Wide Weberako lehen nabigatzaileak agertu zirenean.
Zer EZ DA cookie bat?
Ez da birus bat, ezta troiar bat, ez har bat, ez spam bat edota spyware bat ere ez, eta ez ditu pop-up leihoak irekitzen.
Zer informazio biltegiratzen du cookie batek?
Cookiek ez dute zuri buruzko informazio konfidentziala biltegiratzen, adibidez kreditu-txartelak edo banku-datuak, argazkiak, zure NAN edo informazioa pertsonala eta abar. Datu teknikoak gordetzen dituzte, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa eta abar.
Web-zerbitzariak ez zaitu zu pertsonalki lotzen, zure webgune-nabigatzailea baizik. Izan ere, zuk normalki Internet Explorerrekin nabigatzen baduzu eta webgunean Firefox edo Chromerekin nabigatzeko proba egiten baduzu, ikusiko duzu webgunea ez dela ohartzen pertsona bera zarela, berez nabigatzaileari lotzen ari zaiolako, eta ez pertsonari.
Zer cookie mota daude?
- Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira eta besteak beste, gizaki bat edota aplikazio automatizatu bat nabigatzen ari ote den eta erabiltzaile anonimo bat eta erabiltzaile erregistratu bat nabigatzen ari ote diren jakitea ahalbidetzen dute, edozein webgune dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko zereginak baitira.
- Azterketa-cookieak: egiten ari zaren nabigazio motari, gehien erabiltzen dituzun atalei, kontsultatutako produktuei, erabilerako ordu-tarteari, hizkuntzari eta abarri buruzko informazioa biltzen dute.
- Publizitate-cookieak: Publizitatea azaltzen dute zure nabigazioa, jatorrizko herria, hizkuntza eta abar kontuan izanik.
Zer dira cookie propioak eta hirugarrenenak?
Cookie propioak bisitatzen ari zaren webguneak sortutakoak dira, eta hirugarrenenak kanpo-zerbitzu edo kanpo-hornitzaileek sortutakoak, adibidez Facebook, Twitter, Google, eta abar.
Zer gertatzen da cookieak desaktibatzen baditut?
Cookieak desaktibatzeak izan dezakeen eraginaz ohar zaitezen, hainbat adibide azalduko dizkizugu:
- Webgune horren edukiak ezin izango dituzu konpartitu Facebooken, Twitterren edo beste edozein sare sozialetan.
- Webguneak ezin izango ditu edukiak egokitu zure lehentasun pertsonaletara, online-dendetan gertatu ohi den bezala.
- Ezin izango zara webgune horren arlo pertsonalera sartu, adibidez Nire kontua, Nire profila edo Nire eskaerak eremuetan.
- Online-dendak: ezin izango dituzu online-erosketak egin, telefono bidez egin beharko dituzu, edota denda fisikora bisita eginez, halakorik baldin badute.
- Ezin izango dituzu pertsonalizatu zure lehentasun geografikoak, adibidez ordu-tartea, dibisa edo hizkuntza.
- Webguneak ezin izango ditu egin webguneko bisitariei eta trafikoari buruzko webgune-azterketak, eta horrek webgunea lehiakorra izatea eragotziko du.
- Ezin izango duzu blogean idatzi, edota argazkiak igo, komentarioak argitaratu eta edukiak balioetsi edo puntuatu. Webguneak ezin izango du jakin zu gizaki bat ala spama argitaratzen duen aplikazio automatizatu bat ote zaren.
- Ezin izango da publizitate sektorizatua erakutsi, eta horrek webgunearen publizitateko diru-sarrerak murriztuko ditu.
- Sare sozial guztiek cookieak erabiltzen dituzte, eta desaktibatzen badituzu ezin izango duzu sare sozial bakar bat ere erabili.
Cookieak ezaba al daitezke?
Bai. Ezabatzeaz gain, orokorki edo domeinu jakin baterako blokeatu daitezke.
Webgune bateko cookieak ezabatzeko zure nabigatzailearen konfiguraziora joan behar duzu, eta bertan domeinuari lotutako cookieak bilatu eta ezabatu ahal izango dituzu.
Cookiak nabigatzaile ezagunenetarako konfiguratzea
Ondoren, Chrome nabigatzailearen cookie jakin batera iristeko modua adieraziko dizugu: Oharra: pauso horiek nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke:
Zoaz Konfigurazioa edo Lehentasunak atalera Artxiboa menuaren bitartez edo goian eskuinean agertzen den pertsonalizazio-ikonoan sakatuz.
Hainbat atal ikusiko dituzu; sakatu Aukera aurreratuak erakutsi aukeran.
Zoaz atal honetara: Pribatutasuna, Edukiaren konfigurazioa.
Hautatu Cookie guztiak eta guneen datuak.
Zerrenda bat agertuko da, cookie guztiak domeinuaren arabera ordenatuz. Domeinu jakin baten cookieak errazago aurkitu ahal izateko, sartu partzialki edo osorik helbidea Bilatu cookieak eremuan.
Iragazketa hori egin ondoren pantailan lerro bat edo batzuk agertuko dira eskatutako webguneko cookiekin. Orain, hautatu eta X sakatu besterik ez duzu egin beharko ezabatzeko.
Internet Explorer nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):
Zoaz Tresnak, Interneten Aukerak eremura.
Egin klik Pribatutasuna eremuan.
Mugitu irristagailua zuk nahi duzun pribatutasun-maila doitu arte.
Firefox nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):
Zoaz Aukerak edo Lehentasunak eremura, zure sistema eragilearen arabera.
Egin klik Pribatutasuna eremuan.
Historiala eremuan Historialerako konfigurazio pertsonal bat erabili aukeratu.
Orain Cookieak onartu aukera ikusiko duzu, eta aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu zuk nahi duzunaren arabera.
OSXerako Safari nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):
Zoaz Lehentasunak atalera, eta ondoren Pribatutasuna.
Toki horretan Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, egin nahi duzun blokeo mota doitzeko.
iOSerako Safari nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):
Zoaz Doikuntzak atalera, eta ondoren Safari.
Zoaz Pribatutasuna eta Segurtasuna atalera, eta Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, egin nahi duzun blokeo mota doitzeko.
Android gailuetarako nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):
Egikaritu nabigatzailea eta sakatu Menua tekla, eta ondoren Doikuntzak.
Zoaz Pribatutasuna eta Segurtasuna atalera, eta Onartu cookieak aukera ikusiko duzu, laukitxoa aktibatzeko edo desaktibatzeko.
Windows Phone gailuetarako nabigatzailearen cookien konfigurazioan sartzeko, jarraitu honako pauso hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera desberdinak izan daitezke):
Ireki Internet Explorer, ondoren Gehiago, ondoren Konfigurazioa
Orain Cookieak baimendu laukia aktibatu edo desaktibatu dezakezu.